Cross Culture Surf proiektuaren izaera berritzaile eta sortzaileak, bertoko zein nazioarteko interesa erakartzen du. Hori dela eta, aukera paregabea da gurekin bat egin eta elkarlanean zure marka sustatzeko.

Cross Culture Surf babestu nahi dutenekin lankidetzak ezartzeko gertu gaude. Gure proiektu bakoitza arreta handiz diseinatuta dago. Bertako eta nazioarteko hedabideen arreta bereganatu izan dituzte gure proiektu berritzaile eta sortzaileek. Hala nola, Cross Cuture Surf-ek ondorengo hauekin kontatzen du: 

  • Europa Batasuna “Youth in Action” egitasmoaren diru-laguntza
  • Euskal Telebistako albistegietako berria (euskaraz eta gazteleraz)
  • Herriko, eskualdeko eta herrialdeko egunkarietan berria eta erreportaia
  • Eskualde zein herrialdeko irratietan elkarrizketak
  • Surfaren komunitateko hainbat erakunde, elkarte, enpresa eta eragileren babesa.

Cross Culture Surf babesteko hiru kategoria nagusi daude:

1. Konpromiso finantzarioa

Enpresa, erakunde zein gizabanako batek Cross Culture Surf ekonomikoki babesten du. Honek zera esan nahi du, donazio soil bat egitea zein proiektu edota egitasmo konkretu bat babestea.Cross Culture Surf-en donazio bat egitea nahi izanez gero, “paypal” bidez egin zenezake:

 

2. Produktuak/Zerbitzuak

Enpresa, erakunde zein gizabanako batek Cross Culture Surf babestea erabakitzen du elkartrukeko parte-hartzailentzako zerbitzu zein produktuak eskeiniz. Esaterako, Pukas-ek surf oholen donazioa egin zigun Surf Haziak (Iran) proiekturako; Sticky Bumps-ek surferako argizaria eman zion elkartrukeko parte-hartzaile bakoitzari; Bilbotex-ek kamisetak eta txapelak egin eta donatu zituen proiektua aurrera eramaten lagundu nahian. Awesome Maps-ek munduko surfaren inguruko mapak donatu zizkigun; eta azeknik, Posca-k elkartrukean zehar artearen iniziatiba bultzatzen laguntzeko errotulkiak donatu zizkigun.

3. Sustapena

Enpresa, erakunde zein gizabanako batek Cross Culture Surf babestea erabakitzen du sustapena eta promozioaren bidez. Sare-sozialetan gure egitasmoak elkarbanatzea edota komunikabideen bidez gure berri helaraztea dira bideetako batzuk. Esataterako, EiTB-ek gure elkartrukea sustatzeko irratian dohako iragarkia ezarri zigun hilabetez. Berriak, El Correo-k eta Garak Cross Culture Surf-en inguruko erreportaiak txertatu izan ditu prentsan. Durangoko Liburu eta Diska Azokak gure elkartrukearen filma irudienean proiektatzeko aukera eman zigun, bere egitarau ofizialaren parte izaki.

 

Informazio gehiago nahi izanez gero, klikatu hemen eta gurekin kontaktuan jarriko zara

Gure eskerrik beroenak eman nahi dizkiegu ondorengoei berain laguntzarengatik!