Nazioarteko surf elkartrukea

Elkartrukea Euskal Herria / Irlandaren artean

Surfa Iranen

Kolaborazioa Waves of Freedom kidekin

Derek Rabelo - Beyond Sight

Brasilgo surflari itsua europako giroan

Garbiketa Mundiala

Surfrider elkartearekin batera, Zumaia eta Orruako hondatzak garbitzen

1
1

NAZIOARTEKO SURF ELKARTRUKEAK

Cross Culture Surf-ek 13-17 urte bitarteko gazteentzako nazioarteko elkartrukeak antolatzen ditu.

Elkartruke bakoitzak bi herrialderekin kontatzen du eta astebeteko bi fasetan burutzen dira. Herrialde bakoitzetik 16 gaztek eta 4 hezitzailek hartzen dute parte elkartrukean. Elkartrukeak, bere osotasunean, 40 lagunek osatutako taldea hartzen du beregain. Gure elkartrukeak surfaz haratago doaz; izan ere, gure jarduera eta tailerren bitartez honako lanketak egiten ditugu:

 

Kulturaren jabekuntza

Hartu-eman soziala

Irakaskuntza ez-arautua

Balio moral positiboak

zigzag line

Bidaia egin aurretik, parte-hartzaileek beraien kulturaren inguruko gaien talde-lanak egiten dituzte. Ondoren, elkartrukean zehar, talde osoaren aurrean aurkezpenak egiten dituzte, horrela, kulturaren jabekuntza elkarbanatzen dute. Esanguratsuenak egiten zaizkien gaiak aukeratzen dituzte horretarako. Hala nola, historia, hizkuntza, gastronomia, musika, artea, erlijioa eta politika.

Surfa da parte-hartzaileek komunean duten motibazioa eta griña; eta horixe da hain justu ere, elkartrukearen abiapuntua. Gazteen interes-gunetik abiatzen gara ikaskuntza ez-arautua estimulatzeko. Bertako surf-eskola profesionalek ematen dizkie surf ikastaroak giro jostagarri eta seguruan.

Surfa da mundua ezagutzeko, olatu berriak deskubritzeko eta bidaiatzeko grina pizten duen kirol bakarra. Egungo jendarte kulturanitza kontuan harturta, Cross Culture Surf-en helburuetako bat gazteei errespetua, tolerantzia eta enpatia bezalako balioak transmititzea da. Horrela, beraien olatu perfektuaren bila atzerrira doazenetan, heldutasunez jokatu dezaten. Kultura desberdin batean murgiltzeko eta hartu-eman sozialetarako ezinbestekoak dira horrelako balioak izatea. Izan ditzaketen bidai-lagunik onenak, alegia.

Gustatuko litzaizuke Euskal Herriarekin elkartruke bat burutzea? Hitz egin dezagun, bada