Irlanda / Euskal Herria 2014 > Zarautz
Elkartruke honen bigarren fasea Zarautzen burutu zen 2014ko Aste Santuan. Hein batean “European Union Youth in Action”-ek finantziatu zuen. Aldi honetan, talde irlandarra Euskal Herrira etorri zen eta eguraldi paregabez gozatzeko aukera izan genuen. Aste horretan zehar, parte-hartzaileek ekintza desberdinak egin zituzten: Axi Muniainen Surf Eskolaren bitartez surf ikastaroa, kultura eta nortasunaren inguruko tailerrak, Euskal dantzak, Bertsolaritza tailerra, Mundaka, Gernika eta Donostiara irteerak, artearekin lotutako tailerrak eta hitzaldiak adituen eskutik; besteak beste, Aitor Francesena (Gallo) edota Axi Muniain bera. Elkartruke honetan, partehartzaileak primizian “Beyond Sight” deritzon filma ikusteko aukera izan zuten. Derek Rabelo surflari brazildar itsuaren istorioa ezagutu ahal izan zuten horrela. Orohar, kultura berri bat ezagutu eta esperientzia berriak elkarbanatzeko beta izan zen gazte eta helduentzat!