Garbiketa Mundiala

“GARBIKETA MUNDIALA” ekimenera gonbidatzen zaituztegu, MAIATZAK 11-an goizeko 10:30tan Getaria-Zumaian, Orrua eta Santiago hondartzetan.
Goazen Orrua eta Santiago garbitzera
Ozeanoak aspaldi bihurtu ziren giza jardueren zabortegi nagusi. Ureko hondakin kopuruaren igoera esponentziala gure kontsumo-ohiturekin zuzenean lotuta dago. Kalte horretaz kezkatuta, Ingurumena, Hezkuntza eta Surf esparruko hamar bat eragileren izenean GARBIKETA MUNDIALA izeneko ekimenera gonbidatzen zaituztegu. Horretarako interes bereziko bi hondartzan aurkeratu ditugu: ORRUA eta SANTIAGO.
MAIATZAK 11-an goizeko 10:30tan
Getaria-Zumaian
.

EGITARAUA
10:30: Hitzordua ORRUA eta SANTIAGO hondartzetan: helduek ORRUA hondartzan izango dute hitzordua eta gaztetxoek berriz Santiago hondartzan.
11:00Garbiketa ekintzaren eta hondakin bilketaren hasiera
11h45: Kontzientziazio saioa: bertan bildutako ureko hondakinak aztertuko ditugu, hauen jatorriaz hitzegingo dugu, hauen akumulazioaz ozeanoko hainbat eremutan, zabor tipologietaz jardun dugu ere, azkenean arazo honi aurre egiteko aukerak aipatuz.
13:00Barbakoa. Bi taldeak elkartuko gara barbakoa baten inguruan.

Mezua zabaldu eta animatu!

Ekimena zabaldu dezakezue FACEBOOK-en: https://www.facebook.com/events/378053945637252/.

Leave a Reply

Cross Culture Surf - Connecting cultures through surfing
Find out more!